Mendiko Bitartekaritza eguna
Uda honetan, gure animatzaileak hainbat bitartekaritza egunetan parte hartu du, mendiko bitartekaritza egun horiek Euskal Hirigune Elkargoak antolaturik.
Euskal Elkargoak antolatu mendiko bitartekaritza eguna aukera paregabea da mendiko erabiltzaile desberdinen arteko loturak indartzeko eta eremu-altxor horien kudeaketa jasangarria eta begirunezkoa sustatzeko.
Ekimenaren xedea da publikoari ulertaraztea artzaintza eremuen kudeaketa zertan datzan batetik, eta hazle, mendizale eta beste eragileen arteko elkarrizketa sustatzea bestetik. Gainera, horrek Euskal Herriko natur eta kultur aberastasuna zaintzen laguntzen du.
