Guregain_réunion
Accueil du site > Berriak > Enplegu partekatuari buruzko informazio bilkura

Enplegu partekatuari buruzko informazio bilkura

Gure Gain elkarteak bere lehen ekintza gisa bilkura bat antolatzen du bere eremuko laborari guzientzat, hots Bidarrai, Luhuso, Makea, Lekorne, Heleta, Irisarri, Ortzaize eta Arrosako herrietakoei: Bidarraiko Artetxea gelan otsailaren 1ean goizeko 10:30ean.

Gure Gain elkartearen eta haren hautetsien xedea da bertako laborantza-dinamika atxikitzea, besteak beste laborarien arteko enplegu partekatuen bidez. Izatez, lurraldeko laborari anitzek badute erregularki edo noiz behinka langile beharrik. Horiek horrela, behar berak dituzten beste laborari batzuekin langile baten partekatzea zentzuzko aterabidea izan daiteke.

Laborantza munduan enplegu partekatuak estimatuak dira baina ez aski baliatuak. Denbora oso bat kontratatzeko baliabiderik ez duten laborariek langile bat har dezakete zenbaitzuren artean. Hori balia dezakete beren etxekoekin denbora gehiago pasatzeko, eguneroko lanetan laguntza ukateko, lan emendatze bat gertatzen denerako edo eritasun edo istripu baten ondotik ordezkatuak izateko. Gainera, dispositibo horri esker langileek esperientziak metatzen dituzte, eta laborari gisa instalatu nahi duten gazteentzat onuragarria izan daiteke beren geroko lan-tresnak erabiltzen ikasten ahal dutelako.

Bilkuraren helburua da hurbilduko diren laborariei dispositiboari buruzko informazioa ematea (funtzionamendua, kostua, izapideak) eta lurraldeko enplegatzaile-taldeak sorraraztea.

Joan den maiatzean sortu zenetik, Gure Gain elkarteak 4 hazle-talde bideratzen lagundu du Arrosa herrian. Langile bat kontratatu dute, kabalen zaintzeko, deizteko eta gasnen egiteko.

Bilkurara gomitatzen zaitugu: bertan enplegu partekatuen dispositiboa baliatzen duten elkarteko laborariak eta hautetsiak gurutzatuko dituzu.

Similar Posts