Gure elkarteak laborantza eta hazkuntzarekin lotura duten proiektu kolektiboak sortzen laguntzea du xede.

GURE IBILBIDEA

Beren lurraldeetan laborantzaren eta artzaintzaren erronkak ikusirik, Bidarrai, Makea eta Arrosako Artzain Funtsen Elkarteek (AFE/AFP) elkartzea erabaki zuten 2019an, mendiko bitarteko-eremuen balioan ezartzeko. 

Laguntza beharra zutela ikusirik, langile bat kontratatu zuten AFEen animatzeko, proiektu sustatzaileen bateratzeko eta ekintza-plan baten segitzeko.

Proiektu horrek, 2019tik 2022ra Euskal Mendiguneen LEADER, programaren laguntza ukanik, hainbat ekimen kolektibo ahalbidetu zituen, hala nola Sasi Ardi artalde baten kokapena, zaintza-postu baten sortzea Baiguran eta gaztainadien berroneratzea Gaztaina elkartearekin partaidetzan.

Arazo berak zituztelako, inguruetako zenbait herri pixkanaka hurbildu ziren 3 AFEen elkarrizketa eta gogoetetara. Lankidetza horri esker, beste herri batzuk eta horien AFEak lotu dira hastapeneko proiektuari. 2023ko maiatzean, lankidetza sendo horri esker, Gure Gain elkartea sortu genuen, honela agerian emanez mendiko bitarteko-eremuen balioan ezartzeko engaiamendu partekatua.

Pirinioetako Agentzia eta CERFRANCE egiturak eskertu nahi ditugu eman diguten formakuntza eta laguntzarentzat.

GURE HELBURUAK

Laborantza-ekonomiaren atxikitzea eta garatzea

Laborantza eta hazkuntza eremuak balioan ezartzea

Laborarien eta mendiko beste erabiltzaileen arteko elkarbizitza sustatzea

Gure Gain eskala txikiko eta hurbileko tresna da. Horregatik lurraldeko laborari, biztanle eta hautetsiengandik hurbil da, eta zalua ere.

Elkartearen xedea da herrietako ekonomia eta laborantza dinamizatzea eta aldiberean mendiko bitarteko-eremuak zainduz.

Elkartea osatzen duten herriek eta AFEek argi dute laborantza-tresna batzuen bidez (elikagaien transformazioa, salmenta, kolektiboa, enplegatzaile-elkarteak, eta abar.) lurraldea erakargarriago eginez, jadanik existitzen den laborantza sostengatuko dutela eta laborantza-jarduera berrien instalazioa akuilatuko dutela, eta bidenabar euskal natura-ondarea zaintzen lagunduko dutela.

GURE EGINKIZUNAK

Gure Gainen helburua da proiektu kolektiboen agerpena ahalbidetzea eta horien gauzatzeko esku har dezaketen partaideekiko loturak errextea. Elkarteak ez ditu jadanik abiatuak proiektuak eramanen, bai ordea, hurbileko animazioari esker, topaketa, partekatze eta gogoeta momentuak sortuko laborari, kudeatzaile eta lurraldeko egituren artean.

4 ARDATZ NAGUSI

AFEak eta herriak laguntzea mendiguneetan artzaintza dinamika kolektiboa sortzeko edo atxikitzeko, partaide zenbaitekin harremanean (departamenduko artzaintza zelula, laborantza ganbera, eta abar…)

Laborariekin elkartu edo inkestak burutu, ukan ditzaketen dibertsifikazio edo bateratze proiektuak gauzatzen laguntzeko, bide horretan bidelagun izan ditzaketen egiturekin harremanetan ezarriz.

Zer ikustekorik duten partaideekin lan egitea (Euskal Hirigune Elkargoa, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua, Akitania Berria Eskualdea, Pirinioetako Agentzia) gure mendiguneetako erabiltzaile desberdinen arteko elkarbizitza errextu eta kudeatzeko.

Gure Gaineko hautetsiak hainbat bilkura eta instantzietan ordezkatzea, egiten diren ekintzei buruz komunikatzea, ikastetxeei begirako eskuhartzeak antolatzea laborantza eta artzaintza sustatzeko.

GURE METODOA

Bertako laborarien beharren identifikatzea

Ekintza-planak diseinatzea

Hurbileko ekintzak proposatzea, lurraldean laborantza eta ekonomia dinamika baten bultzatzeko

GURE DIRU ITURRIAK

Herri eta AFE bakoitza engaiatu da gutxienez hiru urtez elkarteko bazkide izatera eta diru ekarpena egitera. Horri esker, Gure Gainek lurralde osoan jardun dezake eta animazioa segurtatzeko langile bat kontratatu du.

Bazkideen ekarpenez gain, elkarteak honako egituren dirulaguntzak ere ukanen ditu: Akitania Berria Eskualdea, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua (CD64) eta Euskal Hirigune Elkargoa (Euskal Elkargoa).

GURE ORDEZKARIAK

Yoan LAXAGUE, lehendakaria ;
Anne-Marie SABAROTS, lehendakari ordea ;
Jean-Claude IRIART, idazkaria ;
Hervé DAMESTOY, idazkaria ordea ;
Laurence MENDIBOURE, diruzaina ;
Jérôme AMORENA, diruzaina ordea ;
Mathieu MEMBREDE, soldata erreferentea.

Anne-Marie SABAROTS | Suzanne CEDARRY | David IBARROLA | Peyo ETCHEGARAY

Antton ALKHAT | Frédéric IRIGOIN | Paxkal RECALDE | Marie-Christine LARRABURRU

Laurence MENDIBOURE | Xalbat GOYTY | Antton DUHALDE | Xavier LACOSTE

Mathieu MEMBREDE | Carole IRIART | Daniel TEILLERIE | Martin HIRIGOYEN

Céline JORAJURIA | Alain DUBOIS | Xemartin AUCHOBERRY | Xabi OXARANGO

Hervé DAMESTOY | Hélène IDIEDER | Jérôme AMORENA | Hervé ETCHEBARNE

Jean-Claude IRIART | Elorri AYCAGUER | Jean-François MATEO | François INARRA

Peio CLAVERIE | Yoan LAXAGUE | Maite GONI

Herrietako hautetsiak | AFEen hautetsiak