Artzaintza eremuko jarduerei buruzko informazioa

Seinaletika

Pirinio Atlantikoetako Laborantza Ganberak, Euskal Hirigune Elkargoak eta AFP GP 64 Federazioak seinale eta sentsibilizazio panelak egin dituzte artzaintza eremuetan artzaintzaren eta aisialdi jardueren arteko oreka atxikitzeko.

Seinaletika hazkuntza eta transhumantzia guneetan ezarri da. Helburua da erabiltzaileei, bereziki mendizaleei, artzaintza eremuko arauak zein diren jakitera ematea.

Informazio seinaletika

Artzaintzaren aspektu desberdinei buruz, arauak errespetatzen laguntzeko

Mendigune zolako seinaletika

Guneko artzaintza jarduerari buruz

Jarrerei buruzko seinaletika

Denon segurtasuna zaintzeko eta kabalen ez izutzeko jarrera eta jardunbideei buruz

Larre-erreketak

Praktika hau legezkoa da. Oteak, laparrak eta iratzeak erretzen dira lur saila nekez makinen bidez garbi daitekeelarik. Honela, hazleek bazkalekuak garbi atxikitzen dituzte beren kabalentzako.

Horri esker ere, mendiko paisaiak moldatzen dira, erabiltzaile guzien onerako, bereziki mendizaleentzako.

Larre-erreketak prefekturako ordenantza bidez arautuak dira. Urtero Larre-erreketa Batzordeak biltzen dira, herri bakoitzean, herriaren eremuan sua nola erabili eta kudeatu behar den zehazteko. Hurbileko antolaketa horri esker leku bakoitzaren berezitasunak kontuan hartzen dira.

Mendira joan aitzin

Biziki gomendatua da larre-erreketa probabilitatea aztertzea honako tresnen bidez: larre-erreketen egiteko baimenen mapa, arreta-boletinak. Horretarako honako webgunera jo dezakezu: jaimelagriculture64.fr.

Urriaren 15etik martxoaren 31ra

Larre-erreketak urriaren 15etik martxoaren 31ra egin daitezke. Halere, garaia apirilaren 30era luzatu daiteke mendiguneetan.

version française

Jardunbide egokien gida

Euskal Elkargoak jardunbide egokien gida argitaratu du euskal mendiguneetako eragileen laguntzeko (hautetsiak, biztanleak, hazleak, artzainak, mendizaleak, turismoaren profesionalak, eta abar), bertan bizi edo lan egiten dutenentzat, denen arteko elkarbizitza sustatzeko.

version basque