Gure hautetsiak Jateko azokan
Anne-Marie SABAROTS eta Maite GONI Jateko azokan izan dira gure lurraldeko mozkinen sustatzeko.
Azokaren xedea da zirkuitu laburrak sustatzea, hots bitartekariak gutxienera mugatzen dituen banaketa modua, ekoizletik zuzenean kontsumitzailera. Ipar Euskal Herriko elikagaien profesionalentzako huts egin ezinezko jardunaldia da.
Urtero berrogei bat ofiziale, ekoizle eta transformatzaile elkartzen dira Biarritzeko Ostalaritza Eskolan. Helburu nagusia ekoizle eta erosle profesionalen (jatetxeak, merkatariak, banatzaileak) arteko topaketak errextea da. Horri esker bertako mozkinak eta jakitateak balioan ezartzen dira, baina gainera eskualdeko ekonomia indartu eta karbono aztarna murrizten dugu bertako hornikuntza sareari esker.
Jateko azoka Euskal Herriko kultur aberastasunaren eta gastronomiaren erakusleiho bilakatzen da. Bisitariek egiazki bertakoak diren produktuak dasta ditzakete eta merkataritza-harreman iraunkorrak sortu. Ororen buru, Jateko azoka azoka bat baino gehiago da. Eskualdeko ekonomia- eta ingurumen-garapenarentzako indar metatzailea da.
Hona azokako webgunerako sarbidea https://salon-jateko.jimdofree.com
