Liztor asiarraren kontrako borroka
2023an liztor asiarraren erasoak indartu ziren, Ipar Euskal Herriko erlezainei kalte handiak eraginez eta ezti ekoizpena tipituz. Liztor asiarrek ekologia-, ekonomia-, osasun- eta giza-eragin izugarria dute.
Ipar Euskal Herriko ehun bat erlezain eta fruituondo jabe elkartu dira eraso horren kontra borrokatzeko. Aginteei eskatzen diete liztor asiarra espezie kaltegarrien 1. kategorian sailkatzea horien suntsitzeko dirulaguntzak ukan ahal izateko.
Uda aitzin 10 000 zepo banatuko dituzte erreginen harrapatzeko. Herriei galdegiten diete liztorraren erreferenteak izendatzea, biztanleria informatzea eta zepoen erosteko dirua atxematea.
Herriko Etxe guzietan badira biztanleei banatzeko zepoak.
